Ekofeminismoari buruzko lantegiak Vitoria-Gasteizen eta Kanpezun, ustekabeko amaiera batekin

30/Uztaila/2018 | Noticia

SETEMetik Ekofeminismoan sakontzeko lantegi batzuetara gonbidatzen zaitugu. Irailean antolatuko ditugu, Vitoria-Gasteizen eta Arabako Mendialdean, eta amaieran mural kolektibo bat egingo dugu Gasteizko Alde Zaharrean. Prozesu honetan parte hartzea doakoa da.

Pandora Mirabiliak dinamizatuko ditu saioak, eta irailaren 21ean (ostirala, 17:00etatik 20:00etara) eta 22an (larunbata, 10:00etatik 14:00etara) egingo dira Gasteizko Landatxo Gizarte Etxean. Santikurutze Kanpezun, irailaren 23an egingo dugu lantegia, goizeko 10:00etatik 14:00etara, herriko Kultur Etxean.

Lantegietan parte hartzea errazagoa izan dadin, haurtzaindegi-zerbitzua izateko aukera egongo da. Gai horren inguruan edo beste zalantza batzuen inguruan, eta izena emateko, idatz iezaguzu hona: vitoria-gasteiz@setem.org. Laster behin betiko ordutegi eta lekuen berri eman ahal izango dizuegu.

Lantegien edukiak osoak eta erakargarriak izango dira guztiz, eta, parte-hartzaileok eginiko ekarpenekin, aukera izango duzue mural bat sortzen parte hartzeko, Gasteizen dugun egoitzaren hormetan geratuko den horma-irudi bat, Alde Zaharreko auzokideek ikusteko moduan.

Begiratu bat emaiezu aztertuko ditugun gaiei eta parte hartu!

EKOFEMINISMOEN MAPA
– Azalpena: “Ekofeminismoaren historia, bilakaera, olatuak eta korronteak”.
– Lantegia:“Ekofeminismoen mapa. Ekofeminismoen borrokak eta aurpegiak”. Ibilbide historiko bat, bai eta gaur egungoa ere, munduko hainbat tokitako ekofeminismoen diskurtso eta praktiketan zehar. Jarduera honek bide ematen du mugimendu honen berebiziko aniztasuna ikusteko, ingurumen-krisiei emakumeen gorputzean zein bizitzan eragina duten gaien bidez erantzuteko helburuz.

TEORIA ETA PRAKTIKA EKOFEMINISTA
– Zertarako ekofeminismoa? Bizitze onari buruzko gogoeta.
– Azalpena: “Begirada ekofeministaren gako teorikoak eta metodologikoak”.
– Kasu-azterketa: Begirada ekofeminista aplikatzea landa-eremuko zein hiriko garapen-proiektuetan.

TEORIATIK PRAKTIKARA: EKOFEMINISMOA GURE BIZITZETAN
-Taldekako lana: elikadura-burujabetza, hirigintza, eta ekonomia sozial eta solidarioa ekofeminismoaren begiradatik; proposamenak eta jarduteko gakoak.
-Mahai-ingurua eta eztabaida: Ekofeminismoa gure antolakundeetan? Gogoeta egingo dugu ea nola aberastu dezakeen begirada honek gure antolakundeen egunerokotasuna, eta ekofeminismoari buruzko arte-erakusketa abian jartzea aztertuko dugu.

Gogoan izan, izena emateko idatzi hona: vitoria-gasteiz@setem.org.