Edozein dendatan erosten dugun jantzien ekoizpen prozesua hurbiletik ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu, datozen otsailaren 26an eta 28an. Bi solasaldi burutuko ditugu horretarako, Donostian eta Basaurin, non SETEMeko El Salvadorreko elkarte kide den Mujeres Transformandotik bi kide etorriko diren: Rosa María Marroquín, brodatzailea, eta Judith Menjívar, abokatua.
Zer ezkutatzen dute gure jantzien etiketak eta prezioak? Zer da marka handiek ezkutatzen digutena? Zeintzuk dira ehungintzan ari direnen lan-baldintzak? Zertan datza etxez etxeko brodatzailea izatea? Zatoz hitzaldira, eta elkarrekin ezagutuko dugu ehungintzaren errealitatea, horrek zein harreman duen gure kontsumo ohiturekin, eta zein alternatiba dauden, norbanako ororentzako eta Planetarentzako baldintza duinetatik abiatuta.
Aprobetxatu aukera eta etorri!
– Donostia, otsailak 26. Donostiako Emakumeen Etxearekin batera antolatuta: Haritik tira. Visibilizando el trabajo textil a domicilio. Arratsaldeko 19:00 etatik 21:00etara Donostiako Emakumeen Etxean (Okendo kalea, 9).
– Basauri, otsailak 28. Sagarrak Ekologista Taldearekin batera antolatuta: La ropa incómoda… La industria textil y los derechos de las bordadoras en Centroamérica. Arratsaldeko 19:00etan Tetería Nailua (Araba Kalea).
