ONA EKOIZTEN DUENARENTZAT, ONA KONTSUMITZEN DUENARENTZAT,
ONA MUNDUA ALDATZEKO
2014ko maiatzaren 10ean Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna dela eta, kontsortzioan
lan egiten duten Adsis, Cáritas, Emaus Fundazioa eta Setem gobernuz kanpoko
erakundeek Alboan elkartearen laguntzaz Donostiako herritarrei zuzendutako jarduerak
antolatu dituzte. Elkarte hauen helburua Donostian bidezko merkataritza giza garapen sostengarriaren praktika bezala sustatzea genero eta giza eskubideak perspektibak landuz.
Erakusketa: maiatzaren 7tik 11ra
Aieteko kultur etxean zabalik egongo da erakusketa hau maiatzaren 7tik 11ra. Erakusketaren izenburua hauxe da: Donostia, Bidezko Merkataritzaren Aldeko Hiria.
Erakusketa honetan “bidezko merkataritza” mezua moldezko letrekin jarriko da eta honekin batera photocall eta 3 edo 4 argibide tauletan bidezko merkataritzari buruzko informazioa azalduko da. Goienetxe Fundazioak erakusketa honen diseinuan parte hartu du eta erakusketa; kolorez, alaitasunez eta ilusioz bete ditu.
Maiatzaren 9an Dastaketa- hitzaldia: “Bizitza indartu zaporez eta justiziaz” Probatzera animatzen zara? Ostiral honetan, maiatzaren 9an, Donostiako Botanika kafetegian 17:00etatik 19:00etara Paula Muñiz egongo da, Maquita Cushunchic Comercializando como Hermanos-MCCH (http://www.fundmcch.com.ec/index.php) erakundekoa Ekuadorreko erakunde honek merkatu sistema alternatiboekin lan egiten du, merkatu solidarioaren barruan eta Maquita Enpresa Sozialekin antolatutako produktore sareak lotzen. Paula Muñizek Bidezko Merkataritzako hainbat produktu aurkeztuko dizkigu,
beraien zaporeen bidez beren historiarekin konekta dezagun eta gehiago eta hobeto ezagutu ditzagun produktu hauek. Zer da prezio eta pisu juxtuetan merkaturatzea? Eta nola iritsi merkatu autogestiora? Eta baliabideen kontrola praktika garden eta bidezkoekin?.
Merkatu justua, praktikatzen baduzu, zabaltzen dena.
Lekua:Kafe Botanika taberna, Gernikako arbola pasealekua 8. Donostia
Eguna : maiatzaren 9an, ostirala 17:00etatik 19:00etara.
MAIATZAREN 10ean , BIDEZKO MERKATARITZAREN MUNDU EGUNA
Aurtengo programa honoko hau da :
11:00 Hasiera trikitixarekin
11:00 Birziklatutako materialekin tailerra
12:30 Kontukantoi ipuin kontalariak
17:00 Jolas kooperatiboen tailerra
17:00 Antzerki partehartzailea.
17:30 Txapen tailerra
18:00 Taupada Batukada
20:00 Amaiera
Egun osoan zehar: bidezko merkataritzako produktuen dastatzea eta salmenta, erakusketa, bidezko
merkataritzari buruzko informazio puntua,….
Jarduera hauek Donostiako Gipuzkoako enparantzan egingo dira
Programa hau Donostiako Udaleko Berdintasun eta Lankidetza atalak subentzionatzen du.