“Algo que si lo prácticas, contagia” lelopean, maiatzaren 11n, larunbata, Donostiak berriro ospatuko du Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna. Ospakizuna gaur goizean aurkeztu da prentsaurreko batean. Produktuen dastaketak, hitzaldiak, antzezlanak, jokoak eta tailerrak izango dira aurtengo osagaiak.
Donostian zenbait urtez ospakizunak egin ondoren, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko eguna hitzordu saihestezin bihurtu da donostiar guztientzat. Jarduerak ez dira Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko egunean bakarrik kontzentratuko (maiatzaren 11, larunbata). Aurreko egunetan ere beste hainbat egingo dira. Atzo Donostiako Bidezko Merkataritza Taldeak flashmob bat antolatu zuen, zehazki, Donostiako kaleetan ibili zen autobus batean parte-hartzaileek erakutsi zuten zein erraza den irribarre bat kutsatzea. Ideia zen bidezko merkataritzaren bitartez mugak gainditzen direla eta Hegoaldeko komunitate gutxituenei irribarrea kutsa dakiekeela erakustea. (http://www.youtube.com/watch?v=MX-V-hwbGMc)
Jarduera azpimarragarrietako bat ostegunean egingo da, arratsaldeko zazpietan, Liburutegi Zentralean —San Jeronimo—. Bertan, Consumir menos, vivir mejor liburuaren egileak, Toni Lodeirok, “Consumir menos, vivir mejor. Consumo consciente, comercio justo….: mil y una dudas y un montón de ideas prácticas” izenburuko tailerra eskainiko du.
Egun bat geroago, ostiralean, arratsaldeko 20:00etan, Egia Kultur Etxean, “Clan de Bichos” antzerki-taldeko Susana Sánchezek eta Ismael Morenok “Justo lo que busco” antzezlana aurkeztuko dute. Gainera, aste horretan zehar, unibertsitatearen gelategian erakusketa bat egingo da.
Aurten, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna (maiatzak 11) Gipuzkoa Plazan ospatuko da goizeko hamaiketatik arratsaldeko zortzietara. Goizean, trikitixa, joko kooperatiboen tailerrak Intered Kometaren eskutik eta clown ikuskizunak izango dira.
Arratsaldeko saioa berriz, bostetan hasiko da Bidezko Merkataritzari buruzko tailerrekin, zehazki, txapa tailer batez gain, antzara jokoa eta dominoa ere egongo dira. Jardunaldia jai-giroan bukatuko da, batukada batekin eta manifestuaren irakurketarekin.
Jarduera horiez gain, egun osoan zehar Bidezko Merkataritzako produktuen dastaketak eta salmenta izango dira, baita gai horrekin lotutako erakusketa bat eta informazio-gune bat ere, eta Bidezko Merkataritzako produktuen saski bat zozketatuko da.
Gainera, prentsaurrekoan Donostiako Bidezko Merkataritza Taldearen web orri berria aurkezteko aprobetxatu da. http://www.bidezkomerkataritzadonostia.org/ web orriaren barruan, taldearen jarduera guztiak aurkitu ahalko dira, eta, horretaz gain, Bidezko Merkataritzari buruzko hezkuntza materialak deskargatu ahalko dira.
Donostiako Bidezko Merkataritza Taldea honako hauek osatzen dute: Adsis, Alboan, Caritas Gipuzkoa, Emaús Fundación Social eta Setem; eta hezkuntza-zentroekin, unibertsitateekin, erakunde sozialekin eta herritarrekin egiten du lan.
Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna espainiar estatuan Estatuko Bidezko Merkataritzaren Koordinakundeak sustatu du. Plataforma horrek sektoreko 30 erakunde barne hartzen ditu, eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Agentzia Espainiarraren finantzaketa izan du. Ekitaldi guztiak eta informazio osoa hemen kontsulta daitezke: www.comerciojusto.org.