Dagoeneko abian Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak ikastaroaren azken edizioa

10/Urria/2017 | Noticia

Aurreko larunbatean hasiera eman genion Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak ikastaroari, Arcadi Oliveresen moduluarekin batera. Hogei pertsonek baino gehiago osatutako taldeak mundu mailako egoera aztertu zuen hainbat alorretan: politikan, sozioekonomian edota hedabideetan. Datorren moduluaan Huelvako Unibertsitateko irakaslea den Antonio Luis Hidalgok Giza Garapen Jasangarria, Desazkundea eta Bizitze Onaren modulua jorratuko du.

Oraingo honetan nobedade berezi bat dakar ikastaroak: hurrengo udan SETEMek Latinoamerikan antolatzen dituen Elkartasun auzolandegietara bidiaitzeko aukera emango du.

Bidaiatu nahi edo ez, prestakuntza honek badu interes handia, orobat, beren inguruko errealitate sozial, ekonomiko eta kulturala zalantzan jartzen duten pertsonentzat, bidezkoagoa, solidarioagoa eta jasangarriagoa den eredu batera zuzentzen diren ekimenak ezagutu eta praktikan jarri nahi dituzten horientzat. Entzute handiko irakaslegoarekin, bai arlo akademikoan, bai gizarte mugimenduetan.

Zure interesekoa baldin bada eta matrikulatua ez bazara lasai: badago modulu zehatzetan izena emateko aukerarik. Begiratu EGITARAUAN zein edo zeintzuk gustatzen zaizkizun eta idatziguzu formacion.euskadi@setem.org helbidera edo deitu 945120746 telefono zenbakira.

Mugarik Gabe erakundearekin antolatuta, ikastaroa Bilbon eta Gasteizen ditugun egoitzatan garatuko da. Ikasleak gozatzea espero dugu, animo!

– Sakatu HEMEN ikastaroaren egitaraua ikusteko

– Idatzi formacion.euskadi@setem.org edo deitu 945120746 zenbakira modulu zehatzetan izena eman nahi baduzu