Lehenengo eta behin, Setem Hego Haizeatik eskerrak eman nahi dizkiegu Euskadiko hiru hiriburuetan “Zure diruarekin” dokumentalaren estreinaldian egon ziren pertsonei. Film luze hau Mobiolak-ek ekoitzi du, Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin.
Atsegin handiz esan dezakegu proiekzioak arrakasta handia izan zuela. Aretoak bete-beteta ikusteak erakusten du herritarrek alternatibak eskatzen dituztela maila askotan, finantza-arloan, besteak beste. Zoritxarrez, jende askok ezin izan zuen dokumentala ikusi.
Orain, online eta dohainik ikusteko aukera duzue (textuaren eskuinean, klicka ezazu neska eta mutil irudian). Gainera, deskargatzeko aukera ere baduzue, tresna komunikatibo gisa, hezkuntzarako edo sentsibilizazioa sustatzeko erabiltzeko (lnka: https://vimeo.com/59010358).
Dokumentalaren DVD kopia bat lortu nahi baduzue, deitu telefono hauetara: Gasteiz: 945.12.07.46 Bilbo: 94.479.36.64 Donostia: 943.314.415
Finantza etikoen inguruko informazio gehiago lortzeko, bisitatu web orri hau: http://www.finanzaseticas.org/
Autor: Mobiolak – SETEM HEGO HAIZEA