Botínek erronka onartuko al du?

21/Martxoa/2013 | Noticia

Emilio Botíni bakearen eta gizarte-kohesioaren aldeko benetako konpromisoak hartzeko erronka bota diote BANCO SANTANDERen Akziodunen Biltzarrean. BANCO SANTANDER armarik gabe” kanpainak BANCO SANTANDERek armetan egiten dituen inbertsioak eta indarkeria eragiten dutenak salatuko ditu.

Bakearen aldeko Ikasketen Delàs Zentroak, Globalizazioko Zorraren Behatokiak (GZB) eta SETEMek, “BANCO SANTANDER armarik gabe” kanpaina sustatzen duten erakundeek, BANCO SANTANDERen Akziodunen Biltzar Nagusian esku hartuko dute berriro Santanderren martxoaren 22an, ostirala, milaka akzioren ordezkaritzari esker.

Azken bost biltzarretan finantza-erakundeak armagintza-enpresetan egin dituen eta Amazonia suntsitzen duten inbertsioak salatu ondoren, gizarte-erakundeek eskatuko diote modu argian har dezala indarkeria armatuarekin lotutako jarduera ororen kontrako jarrera, eta, horretarako, berriro ere altxatuko dute ahotsa erakundearen akziodunen biltzarrean, BANCO SANTANDERek bakearen eraikuntzarekin lotuta egin dituen aurrerapausoen inguruko informazio eta gardentasun osoa eskatzeko.

Funts publikoak jaso ditu Banestoren bitartez eta BANCO SANTANDERek Europako Banku Zentraletik milioiak jaso ditu mailegu gisa, benetako ekonomiaren kredituaren fluxua bermatu behar zuten milioiak, hain zuzen, eta, gainera, eragin argia du espainiar politika publikoetan; hori guztia ikusirik, bankuari hainbat galdera egin behar dizkiogu nahitaez armak uztearekin eta bakearen kultura eraikitzearekin lotuta, gizartean tentsio kezkagarria nabaritzen den une honetan.

Akziodunen biltzarraren ondoren, kanpainaren ordezkarien esku-hartzeen berri emango dugu.

Webak:

BANCO SANTANDER armarik gabe: http://www.bancosantandersinarmas.org

Banca Armada: http://www.bancaarmada.org

Centre Delàs: http://www.centredelas.org/

ODG: http://www.odg.cat

SETEM: https://www.setem.org

Aurreko urteetan BANCO SANTANDERen Biltzar Nagusian gauzatu ditugun parte-hartzeak:

2012: http://tinyurl.com/d323sqs

2011: http://tinyurl.com/cz66tq6

2010: http://tinyurl.com/ckz7suk