Bioalaik, Bionekazaritzak eta Zentzuz Kontsumituk ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ASTEAZKENAK gonbidatzen zaituzte

26/Maiatza/2017 | Noticia

Zertaz ari gara elikadura-burujabetza aipatzen dugunean? Bada alternatiba errealik egungo elikadura-ereduaren ordez? Bada posiblea elikadura osasuntsuago bat, ingurumena gehiago errespetatzen duena eta ekoizle zein kontsumitzaileen eskubideez gehiago arduratzen dena? Galdera horiei, besteak beste, saiatuko da erantzuten 2017. urtean zehar ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ASTEAZKENAK bideoforuma, Bioalaik, Bionekazaritzak eta Zentzuz Kontsumitu partzuergoak (Mugarik Gabek, Setem Hego Haizeak eta medicusmundi Arabak osatutakoa) abian jarri duten ekimena.

Oraingo hitzordua: MAIATZAREN 31ean, 19:00etan, Non? Bioalairen egoitzan,(Txalaparta, 23).

BIDE BERRIAK dokumentala proiektatuko dugu. Dokumentalak baserri-aldeko eta hirietako biztanleak sentsibilizatzea ditu helburu, neoliberalismoaren kontra dauden mugimendu nekazarien eta herrien elikadura burujabetzaren aldeko borroken inguruan. Mugimendu sozialen eta nekazarien arteko aliantzak sendotzen ari dira, lekuko alternatiben eraikitzearen bitartez komunitateen garapena ahalbideratzen dutenak. Ondoren Unai Arangurenek, EHNE Bizkaia eta Vía Campesina-ko kideak “NOLA BERRESKURA DEZAKEGUN BERTAKO ELIKAGAIEKIN OSANSUNTSU ELIKATZEKO ESKUBIDEA”z hitz egingo digu.

Gogorazten dizuegu zaintza zerbitzua behar ezkero, aurretik eskatu behar duzula, alava@medicusmundi.es helbidera idatziz.

– Zentzuz Kontsumitu-ren webgunea HEMEN