Hurrengo maiatzaren 10ean, larunbatean, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna burutuko da. Aurten kanpainak eta gaiak “Ona ekoizten duenarentzat, ona kontsumitzen duenarentzat, ona mundua aldatzeko“-ren inguruan dihardute. Jazoera hau ospatzeko, Bilboko Areatzako Kaian (Los tinglados) karpa bat kokatuko da, goizeko 11etatik arratsalde 21ak arte publikora irekita egongo dena; jakingura duten pertsona guztientzat, bidezko kafetxo bat hartu nahi dutenentzat eta baita gauko jaia ondo hasteko bidezko mojitoak daztatu nahi dutenentzat ere.
Egunean zehar, bestelako jarduera ugari eta anitzak egongo dira, besteak beste, bidezko merkataritzako produktuen salmenta, haurrentzako lantegiak, gurpil gaineko ekintza aldarrikatzailea, postre-lehiaketa eta musika emanaldiak.
Beraz, Bidezko Merkataritzaren sarea osatzen dugun eta ekitaldi hau antolatzen dugun erakundeok eguna ospatzen eta ekintzetan parte hartzen gonbidatzen zaituztegu. Itzatzita kanpainaren gaia ekitaldiaren programa pasatzen dizuegu zabaldu dezazuten.
Egitaraua:
10:30 Azokaren irekiera eta haurrentzako jarduerak:
Haur-Ginkana: “Jarraiozu lorratzari”
Sormen-Hormairudia: “Bidezko mundua margotzen”
Bidezko Merkataritzako produktuen salmenta eta erakusketa
Txosna
Musika animazioa
12:30 “Bidezko Merkataritza gurpil gainean”ibilbide aldarrikatzailea
17:00 Bidezko Merkataritzako I Postre Lehiaketarako postreak jasotzea
17:00 “Thunder Clap Sound System” Musika emanaldia
19:00 Bidezko Merkataritzako I Postre Lehiaketaren sari banaketa
19:15 “Novato”Musika emanaldia
21:00 Agurra eta itxiera.
* Egun osoan zehar: Txosna, bidezko merkataritzako produktuen salmenta eta erakusketa, haurrentzako jarduerak eta musika animazioa.
Antolatzaileak: Mercadeco, Kidenda, Oxfam Intermon, Copade, Educo, Fundación Vicente Ferrer, Emaús Fundación Social, Adsis-Equimercado, Setem Hego Haizea.