Lehiaketa hau Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunaren barruan kokatzen da, maiatzaren 10en egingo delarik. Beste batzuen artean, lehiaketa honetan parte hartzea proposatzen dizuegu. Ekintza hau arratsaldeko 17.00etan hasiko da postreen aurkezpenarekin eta 19,00etan amaituko epaimahaiaren erabakiarekin.
Irabazleek hurrengo sariak jasoko dituzte:
Lehenengo saria: bidezko merkataritzako produktu sorta bat
Bigarren saria: bidezko merkataritzako produktuak erosteko 20 euroko bonoa
Hirugarren saria: bidezko merkataritzako produktuak erosteko 10 euroko bonoa
Parte hartzeko, azpian eskuinera lehiaketaren oinarriak dauzkazu, maiatzaren 10ean Bilboko Areatzako aterpeetan elkar ikusiko dugulakoan.
Antolatzaileak: Kidenda, Mercadeco, Emaús Gizarte Fundazioa, Adsis-Equimercado, Oxfam Intermón, Educo, Vicente Ferrer Fundazioa, Copade, Setem Hego Haizea, Nazioarteko Elkartasuna