Bidezko Merkataritzaren Bilboko X. Astea

13/Azaroa/2012 | Noticia

Hamargarren urtea da hau, Bidezko Merkataritzaren Astea antolatu duena. Beraz, merkataritza mota hori sutatzea xede duen Bidezko Merkataritzaren Astearen X. edizioa da aurtengoa.

Gainera, Bilbok Bidezko Merkatarit ziurtagiria lortu du. Mundu guztian, ziurtagiri hori lortu dutenak hemeretzi herrialdetako 1.146 hiri dira.

Setem Hego Haizea, azken urteetan bezala egongo da Bidezko Merkataritzaren Astean

EGUNAK: Azaoaren 15-18
LEKUA: Arenaleko Kaian
EGITARAUA:

Azaroaren 15ean, osteguna
11:00 Inaugurazioa. Slowfood (bidezko merkataritzako produktuez prestatutako platerak), Ricardo Pérez (Yandiola Jatetxea) eta Mikel Población (Etxanobe Jatetxea) sukaldarien ardurapean.
19:00 Bidezko merkataritzako kooperatibei buruzko dokumental batzuen proiekzioa. 

Azaroaren 16an, ostirala
17:30 Kometak eta jauskariak egiteko tailerra, Amaru elkartearen ardurapean.
19:00 Ohiulari Klownek Pronóstico reservado ekarriko digu. Animazio horretan bidezko merkataritza eta produktu ekologikoen kontsumoa landuko dira. Osasunaren berrikusketa ere egingo da, kasu honetan, elikadurari lotutako osasuna; hain zuzen, arduraz egindako kontsumoaren bidez eta gehiegizko kontsumoa salatuz. 

Azaroaren 17an, larunbata
11:00 Andeetako instrumentuak egiteko eta jotzen ikasteko tailerra, Amaru elkartearen ardurapean.
12:30 Bidezko merkataritzako kafea dastatzea.
18:00 Bidezko merkataritzako kooperatibei buruzko dokumental batzuen proiekzioa.
19:00 Clan de Bichos taldeak Justo lo que busco izeneko kontzertua esketxekin aurkeztuko digute. Jatorrizko hamabi kanta, umorezko esketxekin tartekatuta. Mezuak bidezko merkataritzari buruzkoak eta honen helburu nagusiei buruzkoak dira; hau da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, umeen esplotazioari aurre egitea, ingurumena babestea eta soldata duina lantzen dira, besteak beste.

Azaroaren 18an, igandea
12:00 Ohiulari klown euskaraz. Umeentzako ipuin-kontalariak umeentzat egokituta kontsumoaren gaia landuko du.
13:15 Ohiulari klown gaztelaniaz. Umeentzako ipuin-kontalariak umeentzat egokituta kontsumoaren gaia landuko du.