Beste sorkuntza artistiko bat Bidezko Merkataritzaren alde! Maiatzean ospatzen den Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Margotu Elkartearen hainbat gaztek gaiari buruzko graffiti bat sortu dute era aktibo eta parte-hartzailean.
Eva Mena muralak eta graffitiak egitean adituaren laguntza izan zuten zati artistikoan. Baina azken fase horretara ailegatzeko, hausnarketarako tailerrak izan ziren lehenik, non bidezko merkataritza eta genero berdintasuna jorratu ziren collage-ak erabilita, eta SETEMen dinamizazioarekin.
Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzazioari esker egin da jarduera, “Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzaile baten alde ikuspuntu feministatik” egitasmoaren barruan. Horri esker, etorriko bidezko merkataritzaren aldeko ospakizunetan erakusteko material polita geratu zaie Margotuko kideei.