Bidezko Merkataritza: genero ikuspegia barneratzeko orientabideak

17/Abuztua/2018 | Noticia

Dokumentua bidezko merkataritzan genero-ikuspegia gehitzeko lan-prozesu baten emaitza da. Prozesu hori 2017ko martxotik irailera bitarte eraman da aurrera, eta antolakunde hauetako ordezkariek parte hartu dute: SETEM, Equipare, Medicus Mundi eta Kidenda (aurrez aurreko sei saiotan), eta Maquita, Grupo Social FEPP eta K’inal Antsetik (onlineko ikastaro baten bidez). Prozesu horretan material, gogoeta eta tresna ugari sortu zen, eta agiri hau halakoen laburpen bat da.