Bertako ekoizleei bisita + EHKOlektiboaren aurkezpena

25/Maiatza/2016 | Noticia

Datorren maiatzaren 31n, asteartea, Zentzuz Kontsumituk antolatutako jardueran parte-hartzera gonbidatzen zaitugu, Arabako hainbat ekoizleen ekimenak ezagutzeko, bisita, askari eta tertulien medio. EHKOlektiboa ere ezagutzera emango dute. Bisitak Salcedoko TierraPapelTijera ekimenera eta Molinillan dagoen abeletxera izango dira, biak Lantarongo Udalerriaren barruan. Irteera 17etan izango da, BioAlaiko egoitzatik (Gazalbiden) eta itzulera 20.45tan hasiko da Salcedotik.

TierraPapelTijera, Salcedon (Lantaron) Mónica eta Ramonen herriko bizi-proiektua da. Hain filosofiak eta lanak nekazaritza ekologikoa eta artea batzen dituzte.

Angel Fernández de Labastida, Molinillan (Lantaron) nekazaria eta abeltzaina da. Barazki zein zerealen hainbat laborantza eta oilo etxalde bat ditu.

Biak EHKOlektibo sarean sartuta daude. Sare hau laborantza bio-ekologikoa, bertakoa, etxaldekoa eta herrikoia egiten duten Euskal Herriko bio baserriak identifikatzen eta bereizten dituen tresna da.

Izena eman dezakezu esteka HONETAN.