BBVAk armetan berriz inbertitu duela salatu dute hainbat aktibistek banketxearen Akziodunen Biltzarrean

11/Martxoa/2016 | Noticia

Setemen eta Centro Delàs de Estudios para la Paz-en aktibistek eta ikerlariek BBVAren Akziodunen Biltzarrean parte-hartu dute gaur, Bilbon, banketxeak dituen armetan inbertsioak salatzeko. Finantzen konpainia honek arma nuklearrak ekoizten dituzten 8 konpainia finantzatu ditu, baita Espainian armen ekoizle nagusienetatik 7 enpresa ere. Gainera, Espainian armetan inbertitzen duen eragile nagusia da, 3.000 milioi € baino gehiagorekin 2011tik 2015era arteko epean.

 

BBVAren armetan inbertsio berriak

Centre Delàs d’Estudis per la Pau-ren ikerketa berri batek BBVAk 2011tik Espainiako 7 enpresa militar nagusienetarikoak finantzatu dituela 294,8 milioi €kin (Maxam: 204,3 milioi; Navantia: 81,8 milioi; Sener: Oesia 2,3 milioi; 500.000 € eta Indra 4,9 milioi akzioetan eta milioi 1 € bonotan; EADS: 110 mila € akzio eta bonotan; Santa Bárbara 144 mila €).

 

Arma nuklearrak

Armamentu nuklearra ekoizten duen enpresak babesten jarraitzen du BBVAk. Pax GKE internazionalaren Don’t bank on the bomb urteko txostenaren arabera, 2011tik 2015era, BBVAk 3.170 milioi dolar inbertitu ditu armategi nuklearrarekin harremana duten enpresetan: ekoizleak edo mota honetako armekin saiakerak egiten dituztenak. Modu horretan, mehatxu nuklearra luzatzearekin ardura dauka BBVAk.

Www.bancaarmada.org | www.bbvasinarmas.org

Prentsa oharra osoa hemen, armetan inbertsioen fitxarekin.