BBVA lehenengo posizioan dago espainiar estatuko banku armatuen rankingean

16/Martxoa/2012 | Noticia

Bakearen aldeko Ikasketen Delàs Zentroak, Globalizazioko Zorraren Behatokiak (GZB) eta SETEMek, “BBVA armarik gabe” kanpainan elkarrekin lan eginez, BBVAren Akziodunen Batzar Nagusian iragarri dute armen negoziora baliabide gehien bideratu duen bankua dela.

“BBVA armarik gabe” kanpainak —Bakearen aldeko Ikasketen Delàs Zentroak, Globalizazioko Zorraren Behatokiak (GZB) eta SETEMek sustatu dute— gaur goizean Bilbon, laugarren urtez jarraian, BBVAren Akziodunen Batzar Orokorrean parte hartu du. Bertan, Francisco Gonzálezi, hau da, BBVAren presidenteari, (des)ohorezko diploma eman dio, BBVA espainiar banku armatuen rankingean lehenengo tokian dagoen finantza erakundea delako.

    Esku-hartzea 511.920 akzioren ordezkari gisa egin da, eta espainiar banku horrek eta mundu osoko armagintzak (hainbat arma polemiko barne, hala nola, arma nuklearrak, luku-bonbak eta uranio pobretuzko armak) duten etengabeko harremana azpimarratu da BBVAren Administrazio Kontseiluaren eta bere akziodunen aurrean.

    “BBVA armarik gabe” eta “Banku Garbia” kanpainak BBVArekin hitz egiten hasi diren arren, argi dago Defentsaren esparruko finantzaketaren arloan duen barne-araudia ez dela nahikoa; izan ere, zuzeneko finantzaketa mota puntual batzuk eta nazioarteko legeriak nahiz legeria nazionalak dagoeneko debekatu dituzten armen finantzaketa ez onartzera mugatzen da. Baina BBVAk Defentsaren alorrean duen araudiak ez du armagintzaren sektorearen finantzaketan duen lider posizio deitoragarria zuzentzen.

    “BBVA armarik gabe” kanpaina sustatzen duten GKEek gaur finantza-erakundearen akziodunen aurrean azaldu dute BBVA espainiar banku liderra dela armak ekoizten dituzten enpresen finantzaketari dagokionez. Gaur Bilbon aurkeztu diren datuak Bakearen aldeko Ikasketen Delàs Zentroak egin duen txosten batetik atera dira. Bertan, Espainian diharduten 60 finantza-erakundek armagintzaren finantzaketarekin lotuta gauzatu dituzten jarduerak jaso dira. Txostenaren datuen arabera, BBVAk azken hamarkadan 1.824 milioi eurorekin lagundu du armak ekoizten eta merkaturatzen.

    BBVA Taldea armak ekoizten dituzten enpresen akzioduna da eta maileguak eman dizkie, bonoen jaulkipen zuzendari gisa jardun du, armak ekoizten dituzten enpresak barne hartzen dituzten inbertsio funtsak kudeatzen ditu eta armen esportazioa finantzatzen du. Hau da, BBVAk armagintza-enpresak modu posible guztietan finantzatzen ditu.

    “BBVA armarik gabe” kanpainak gaur eman du egoera horren berri, eta argi geratzen da BBVAk Defentsari buruz duen barne-araudia. Bestalde, aipatzekoa da araudi hori ez datorrela bat Giza Eskubideen eta ingurumenaren arloetan dituen politikekin, ezta bere Gizarte Erantzukizun Korporatiboko ekimen boluntarioekin ere.

    “BBVA armarik gabe” kanpainak gaur www.bancaarmada.org web orria martxan jarri du. Bertan, BBVAk eta beste espainiar finantza-erakunde askok armagintzaren industriarekin eta beste sektore polemiko batzuekin dituzten harremanak salatzen dira. Horrez gain, espainiar estatuko banku armatuen rankinga aurki daiteke bertan. Web orri horretan, era berean, Kutxabank erakunde berria ere bederatzigarren postu gaitzesgarrian dagoela ikus daiteke.

Deskargatu hemen txostena

Autor: Video de la intervención de Jordi Calvo (Centro Delás) en la Junta. / Vídeo de la intervenció de Jordi Calvo (Centre Delàs) a la Junta. (Respuesta del BBVA en http://goo.gl/t71RA