BBVA eta Santander armarik gabe kanpainetako akzioen lagapena

11/Otsaila/2013 | Noticia

Banco Santander eta BBVA erakundeen Akziodunen Biltzar Nagusietara joateko akzioen eskaera

 Azken urteotan Banco Santander armarik gabe eta BBVA armarik gabe kanpainetan egin dugun bezala, Banku Armatua kanpainaren barruan, aurten berriro parte hartu nahi dugu Banco Santander eta BBVA erakundeen Akziodunen Biltzar Nagusietan, 2013ko martxoan.

Gure helburua da Banco Santander eta BBVA erakundeek armagintzaren industrian egiten dituzten inbertsioak salatzea komunikabideen eta batzartutako akziodun guztien aurrean.

Laguntza eskatzen dizugu zure akzioak kanpainaren ordezkariari lagatzeko

Ekintza honetan lagundu nahi baduzu, mesedez, helarazi zure parte-hartze txartela martxoaren 11 baino lehen. Akzioak laga nahi badituzu edo zalantzaren bat baduzu, idatzi info@centredelas.org helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara zure akzioen lagapena kudeatzeko

 

Autor: Intervención de Annie Yumi Joh (SETEM) en la Junta General de Accionistas del Banco Santander el 17 de junio de 2011.