SETEM Hego Haizea GGKEak eta Ermuko Emakumeen Topalekuak gonbita egiten dizuegu, Ermuan Txirigota Feminista bat sortzeko ikastaroan parte har dezazuen.
“La Flamencura todo lo cura” kolektiboko kide Mónica Núñezek dinamizatuko du ikastaroa. Sormena eta olgeta abiapuntu, egungo kontsumo-eredutik zeharkatzen gaituzten desparekotasun eta indarkeria matxistak salatzea dugu helburu.
Aurreikusitako egunak 8 ostegun izango dira, martxotik maiatzera: martxoak 7, 14, 21 eta 28; apirilak 4 eta 11; eta maiatzak 2 eta 9, 17:30-19:30 artean, Ermuko Emakumeen Topalekuan.
Txirigota honetan, garrantzitsuena izango da zer kOntatzen dugun, ez nola kantatu. Hala, bada, kantatzen ez dakizula uste baduzu, zatoz! Ze…TXirimiria badaukagu, ba. Kanta dezagun euripean, eta elkarrekin sormen eta olgetazko tximistak izango gara. EusKadiZ eta olé doinuko lehen Txirigota feminista izango da!
Parte hartzeko, izena eman behar duzu, hemen: igualdad2@udalermua.net eta/edo 943171030.
Animatu, zure zain gaude eta…