Basauriko emakumek sorturiko laburmetraiak: Dale al coco

30/Urria/2017 | Noticia

SETEM Hego Haizea GGKEak, Basauriko Udalaren laguntzarekin, gonbidapena luzatzen dizue Dale al coco film laburren eta gida didaktikoaren aurkezpenean parte hartzeko, azaroaren 9ko 19:00etan, Marienean (Basauriko Emakumeen Etxea).

Udalerriko zenbait elkartetako (Manuela Eguiguren, Mujeres Libertarias, Sagarrak, Emakumeak Aniztasunean) kide diren hainbat emakumek sorturiko film laburrak proiektatuko ditugu espazio horretan. Film horietan, hain zuzen, indarkeria matxisten eta kontsumoaren inguruan eginiko gogoetak eta proposamenak agertzen dituzte. Horrez gain, espazio horretan sorkuntza-prozesuaz hitz egin ahalko dugu, protagonisten eskutik.

Azkenik, ikus-entzunezkoei buruzko tresna pedagogiko bat aurkeztuko dugu, gida didaktiko modukoa, debatea eta gogoeta irekita atxikitzeko indarkeria matxisten eta kontsumoaren inguruan.

Animatu eta parte hartu!