Beste behin ere, Banca Armada kanpainan gauden erakundeok BBVA, Banco Santander, CaixaBank eta Banco Sabadell entitateen akziodunen biltzarretan parte hartuko dugu armagintzan dituzten inbertsioen politika salatzeko. Gainera, aurten Bankian ere parte hartzeko asmoa daukagu lehendabiziz.
Entitate bakoitzaren bazkideei eta hedabideei armagintzan inbertitzeak dakartzan ondorioen berri ematea eta gizarte osoko kontzientziarako ekarpen bat egitea dira gure xedeak.
Banku horien akzioduna izanez gero eta armagintzan inbertsioekin ados ez bazaude, zure akzioak utzi diezazkigukezu gure parte-hartzea zure izenean ere izateko.
Zure boza uzteko, zuk sinatutako boza-lagatze orria bidali behar diguzu (bakutik biltzarrerako deia jaso duzun gutunean), baina joango den pertsonaren izenarik gabe, izan ere, oraindik ez dakigu nor izango den Banca Armada kanpainatik biltzar bakoitzara joango diren pertsonak. Ondoko helbidera bidali beharko duzu:
Centro Delàs de Estudios por la Paz
C/ Erasme de Janer, 8, entresuelo – 08001 Barcelona
Edozein zalantza baduzu, idatzi info@centredelas.org-era edo deitu 93 441 19 47ra.