Ondoko mezua haien jarrerarekin kritikoak diren estatuko banketxe nagusien (BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Sabadell eta Bankia) akzioduneei bideratuta dago. Beste urte batez, Banka Armatua kanpainaren barruan gauden erakundeok entitate horien akziodun-batzar nagusietan parte hartuko dugu, armagintzako enpresetan gauzatzen dituzten inbertsio-politikak salatzeko. Horretarako, banketxe horien akziodunek beren akzioak uztea behar dugu, haien bankuen jarrerarekin ados ez badaude. Horrela, pertsona horien izenean hitz egingo dugu eta batzarren aurrean gerraren negozioan banketxeak duen erantzunkizuna azaltzeko aukera izango dugu.
ZER?
Gure helburua da finantza-erakundeko akziodunen eta komunikabideen aurrean armagintzan egiten dituzten inbertsioen ondorioetako batzuk azaltzea, eta gizartea kontzientziatzen laguntzea.
NOIZ?
Akziodun-batzarrak egun hauetan izango dira:
· BBVA: martxoak 15.
· Bankia:martxoak 22.
· Banc Sabadell: martxoak 28.
– Caixabank: apirilak 5.
– Santander: apirilak 11.
NOLA LAGUNDU:
·Entitate horietako bateko akziodun gisa ez baduzu ontzat ematen armagintzako industrian aurrera eramaten duten inbertsio-politika, zeure akzioak laga ahal dizkiguzu, zure izenean hitz egin dezagun.
·Botoa guri lagatzeko, boto-ordezkaritzarako jatorrizko agiria sinatuta bidali behar diguzu, akziodun-batzarra baino 10 egun lehenago gutxienez.
Sinatutako boto-ordezkaritzako txartela bidali behar diguzu joango den pertsonaren izena jarri gabe, oraindik zehaztu behar dugulako kanpainako zer kide egongo diren batzar bakoitzean.
·Bidali posta arruntez, helbide honetara:
Bisbe Laguarda kalea, 4-6 08001 Bartzelona
·Bankia-ko akziodunentzako salbuespena: boto-ordezkaritzako txartelarekin batera, nortasun-agiriaren kopia bidali behar duzu, edo NANa eskaneatu, eta posta elektronikoz bidali: delegacio-vots@bancaarmada.org
·Caixabank-eko akziodunentzako salbuespena: gurekin posta elektronikoz harremanetan jarri behar duzu (delegacio-vots@bancaarmada.org), zure botoa ordezkatuko duen pertsonaren izena baiezta diezazugun, eta gero boto-ordezkaritzako agiria beteta eta sinatuta eraman beharko duzu Caixabank-en edozein sukurtsaletara edo tramitea online egin, gehienez batzarra baino 3 egun lehenago.