Bank Bang antzezlan parte-hartzailea

27/Maiatza/2015 | Noticia

SETEM GGKEtik Bank Bang antzezlan parte-hartzailera gonbidatu nahi zaituztegu. Bank Bang Basauriko elkarte edo/eta taldeetako emakumeek Mobiolak kolektibo artistikoarekin lankidetzan sortu duen antzezlana da.

“Bank Bang” lanarekin, ikusleak banku-bulego batean gauzatuko den ekintzan parte hartzera animatzen dira, eta umore kritikoaren bitartez, ikusleek emakume-talde batek zuzendutako lapurreta bitxi batean parte hartu nahi duten ala ez erabaki ahalko dute.

“Eskuan nuen maleta hartu eta aurpegian jotzear izan nintzen. Irribarre paternalista zikin hori txikitu nahi nion, eta hortz guztiak banan-banan eta anestesiarik gabe atera nahi nizkion! (Gogora etorri zitzaizkidan ideiak)”.

Jardueramaiatzaren 29an egingo da, 20:00etan, Basauriko Emakumeen Etxean, “Marienea”n, Basauriko Udalarekin lankidetzan. Sarrera librea (toki guztiak bete arte).