Ba al dakizu zer dagoen gure arroparen atzean?

26/Otsaila/2014 | Noticia

AGKren Euskadiko Sareak (Setem Hego Haizeak koordinatuta) Soldata Duinen kanpainanaren barruan janzten dugun arroparen alde iluna erakusten du. Guk erosten dugun arropa egiten duten langileen soldata kaskarrak eta lan-baldintza arriskutsuak. Zer ote dago etiketa eta salneurrien atzean? Zer da marka handiek guk jakitea nahi ez dutena? Zein da ehungintzan lan egiten duten langileen egoera? Gurekin ezagutzeko aukera izango duzu Iparralde Gizarte Etxean (Zuberoa plaza, 1. Gasteiz) datorren astetik aurrera.

  • “Nuestra moda trae tela” erakusketa (martxoaren 6tik 24ra arte) Iparralde Gizarte Etxeko Erakusketa gelan. Ehungintzari buruzko errealitatea azaltzen den erakusketa interaktiboa. Bestalde, aurreko udan Salvadorren elkartasun auzolandegian parte hartu zuten boluntariek eta Mujeres Transformando elakartek maquilei eta lan-baldintzei buruzko erakusketa fotografikoa ere egongo da ikusgai.
  • Arropak birziklatzeko tailerra Truca Rec koletiboaren kontu. Martxoaren 13an 18:00etan. mozteko, josteko, hitz egiteko, diseinatzeko eta, azken finean, sortu eta ongi pasatzeko tailer bat da. Prozesu errazen bidez arropari bizitza ematen zaio berriro, eta horrela, araurik, handinahirik eta mugarik gabeko josteko modu ireki, intuitibo eta esperimental batera hurbiltzeko aukera ematen du. IZENA EMAN: vitoria-gasteiz@setem.org
  • Hiltzaldi Solasaldia: “Ehungintzan aritzen diren emakumeen duintasunaren aldeko borroka“. Martxoaren 18an. 19:00etan. Kontsumitzen dugun arropak daukan alde ezkutua ezagutu nahi al duzu? Erdialdeko Amerikanlan eskubideen defentsa proiektu boluntarioetan parte hartu duen pertsona baten bitartez ezagutu ahal izango duzu ehungintzaren egiazko egoera,