Astebetea esperientzia lesbo-feministak elkarbanatzen Yolanda eta Marlarekin

18/Abendua/2015 | Noticia

Azken egunotan Yolanda Castro eta Marla Gutiérrezen bisita izan dugu gurean, Txiapasen gure elkarte kide den K’inal Antzetik-ekoak. Haien egonaldian, esperientzia lesbo-feministak elkarbanatu dituzte, eta emakume lesbianoen kolektiboaren azaleratzean eta memoria historikoan egindako lana eskaini dute.

Haien egonaldia hasi zuten Gasteizen 7menos20 taldearekin batera antolatutako mintegiarekin, “Esperientzia lesbiko-feministak Mexikon”, Udaleko Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolaren jarduera-egitarauen barruan. Bertan “Esas, ellas, nosotras” dokumentala aurkeztu zuten. Bideoan, Txiapaseko emakume lesbianoak egina, 1985tik Txiapaseko mugimendu lesbikoak gailendu behar dituen borrokak eta erresistentziak ikusi ahal ziren.

Donostian eta Bilbon ere aurkeztu zuten bideoa Yolanda eta Marlak. Donostian, Emakumeen Etxea eta Guardetxeak hartu zituzten emanaldiak, produktu artisauen salmenta izateaz gain. Bilboko Emakumeen Etxea izan zen dokumentalaren azken geltokia Euskadin.

Mila esker guztiagatik eta hurrengora arte!

K’inal Antzetik-eko webgunea HEMEN

Elkarrizketa Hala Bedi Irratian HEMEN