Finantza etikoak jorratu ondoren, SETEMeko Balio Faktoriak moda jasangarriari ekingo dio apirilean, hainbat jardueren bidez. Topaketak, hitzaldiak, lantegiak eta ikastaroak eskainiko ditugu, zeinek ehungintzan dauden errealitate bidegabeak eraldatzeko baliagarriak izango zaizkigun, katearen bi aldeetan: ekoizpenean eta kontsumoan.
Modak traba egiten dizu? Tira haritik proposatzen dizkizugun jarduerekin!
Kalpona Akter etorriko zaigu Balio Faktoriara, ehungintza-industrian lanean 12 urte zituela hasi zen banglaseshtar sindikalista eta aktibista bat. Haren eskutik ezagutuko dugu nola izan ziren Rana Plaza eraikinaren hondamendiko gertaerak eta nola ari den Asiako herrialde hartan aurrera eramaten ehungintzako langileen giza eskubide zein lan-eskubideen aldeko borroka. Hiru hiriburutan topatuko gara berarekin, eta sarrera librea izango da eserleku guztiak bete arte:
– Apirilak 12, osteguna, 19:00etan Vitoria-Gasteizko Goiuri jauregian.
– Apirilak 13, ostirala, 19:00etan Donostiako Emakumeen Etxean (haiekin batera antolatuta).
– Apirilak 14, larunbata, 11:00ean, Bilboko Bidebarrietako liburutegian (Emakumeen Mundu Martxarekin batera antolatuta).
Gure arroparen bizitza luzatzeko moduak ezagutzeko, arropak birziklatzeko sormenezko lantegi bat antolatuko dugu, Truca Rec elkartearekin batera. Lantegi hori apirilaren 14an egingo da, Gasteizko Simone Beauvoir elkarte-etxean, 10:30etik 13:30era. Izena eman beharko da.
Apirilaren 19an, gaian sakontzen jarraituko dugu, ‘The true cost’ filmaren inguruko dokuforum batekin; solasaldian izango ditugu Iratxe Arteagoitia, Arropa Garbia Kanpainaren ordezkari, eta Katalin Antxia, The Modu Bat proiektuaren sortzailea. 19:00etan izango da, Vitoria-Gasteizko Montehermoso jauregian. Sartzea libre izango da, tokiak bete arte.
Hileko azken jarduera izango da ‘La moda me incomoda. Violencias machistas en la industria textil, desde la producción al consumo’ ikastaroa, ehungintzaren katearen bi muturretan sakonduta, alegia, ekoizpenean eta kontsumoan. Ikastaroa emateko, Arropa Garbia Kanpaina eta Lucrecia Masson aktibista antirrazista eta transfeminista izango ditugu. Ikastaroa apirilaren 21ean izango da (10:30etik 13:30era eta 15:00etatik 18:00etara), eta izena eman beharko da.
Jarduera horiei eta etorkizunean burutuko direnei buruzko informazio gehiago Balio Faktoriaren webgunean duzu eskura.
Zure zain egongo gara!
– Informazio gehiago Balio Faktorian.
– Eman izena HEMEN.
Kalpona Akter, aktibista bangladeshtarAutor: Alan Jacobsen-Sidney Hillman Foundation