Beste urte batez, Banka Armatua kanpainetan engaiatutako entitateok BBVAren, Banco Santander-ren, CaixaBank-en, Banc Sabadell-en eta Bankia-ren akziodun-batzar nagusietan parte hartuko dugu, armagintzako enpresetan gauzatzen dituzten inbertsio-politikak salatzeko.
ZER?
Gure helburua da finantza-erakundeko akziodunen eta komunikabideen aurrean armagintzan egiten dituzten inbertsioen ondorioetako batzuk azaltzea, eta gizartea kontzientziatzen laguntzea.
NOIZ?
Akziodun-batzarrak egun hauetan izango dira:
·BBVA: zehazteko.
·Bankia: zehazteko.
·Banc Sabadell: zehazteko.
·Caixabank: zehazteko.
·Banco Santander: zehazteko.
NOLA LAGUNDU:
·Entitate horietako bateko akziodun gisa ez baduzu ontzat ematen armagintzako industrian aurrera eramaten duten inbertsio-politika, zeure akzioak laga ahal dizkiguzu, zure izenean hitz egin dezagun.
·Botoa guri lagatzeko, boto-ordezkaritzarako jatorrizko agiria sinatuta bidali behar diguzu, akziodun-batzarra baino 10 egun lehenago gutxienez.
Sinatutako boto-ordezkaritzako txartela bidali behar diguzu joango den pertsonaren izena jarri gabe, oraindik zehaztu behar dugulako kanpainako zer kide egongo diren batzar bakoitzean.
·Bidali posta arruntez, helbide honetara:
Bisbe Laguarda kalea, 4-6 08001 Bartzelona
·Bankia-ko akziodunentzako salbuespena: boto-ordezkaritzako txartelarekin batera, nortasun-agiriaren kopia bidali behar duzu, edo NANa eskaneatu, eta posta elektronikoz bidali: delegacio-vots@bancaarmada.org
·Caixabank-eko akziodunentzako salbuespena: gurekin posta elektronikoz harremanetan jarri behar duzu (delegacio-vots@bancaarmada.org), zure botoa ordezkatuko duen pertsonaren izena baiezta diezazugun, eta gero boto-ordezkaritzako agiria beteta eta sinatuta eraman beharko duzu Caixabank-en edozein sukurtsaletara edo tramitea online egin, gehienez batzarra baino 3 egun lehenago.
*Edozer zalantza izanez gero, idatzi hona: delegacio-vots@bancaarmada.org edo 93 441 53 35