Aurreko ekainaren 3ko Guatemalako Fuego Sumendiaren erupzioak orain arte 113 hildako eragin ditu, baita elektrizitate-etenak, etxeetako eta zubietako kolapsoak, edateko uraren gabezia, uzten galera eta bideen blokeoak ere. Horrek guztiak ia bi milioi pertsonari egiten die kalte. Gainera, labak eta errautsek oztopatu egiten dute sumenditik hurbil dauden herriei elikagaiak hornitzea.
Ertamerikako herrialdean SETEMeko kide den AFEDESek Sacatepéquez departamentuan garatzen du bere lana; erupzioak zuzen jo duen zonalde bat hain zuzen ere. Egunotan kaltetuak laguntzeko lan egiten ari dira, janariak prestatzen, aterpetxeak bilatzen, azpiko arropa banatzen, etab.
AFEDESen lana sustatze aldera, beraien banketxearen datuak zabaltzen ditugu:
Banketxearen datuak:
Bankuaren izena: Banco de Desarrollo Rural, S.A.
Bankuaren helbidea: Avenida Reforma, 9-30 zona 9, Ciudad de Guatemala, Guatemala. Código postal 03006
Kontuaren izena: AFEDES
Kontuaren zenbakia: (kontuaren nazioarteko zenbakia, IBAN): 3271000088
SWIFT kodea: BRRLGTGC
Kontuaren sinatzaileen izenak: Elvia Modesta Orozco Zacarías y Milvian Aspuac Cón
Banku bitartekariaren izena: WELLS FARGO BANK
Banku bitartekariaren SWIFT kodea: PNBPUS3NNYC