Abenduaren 23an, Puro Luegoren kontzertua Ermuan

20/Abendua/2016 | Noticia

SETEM Hego Haizea GGKEak, Nüshu Gazte Feminista Taldeak eta Eskilarapeko Ateneoak, Ermuko Emakumeen Topalekuarekin lankidetzan, PURO LUEGO. Provisional para siempre” kontzertura gonbidatzen zaituztegu, abenduaren 23ko 23:00etan, Eskilarapeko Ateneoan (Ermua).

Puro Luego 4 piezako puzzle musikala da.Haren kontzertuak emozio gorabeheratsuko mundu bat bihurtzen dira, irribarretik negarrera, amak, aitak, neskatoak, mutikoak, emakumeak, gizonak eta gizaki-era guztiak barne hartuta. Puro Luego sotiltasunetik eta apaltasunetik inplikatzen da eta kritikatzen du. Gizarte honetan gehien hunkitzen gaituzten gaiekin inplikatzen da. Jarrera propioak, pertsonalak zein besterenak kritikatzen ditu.?

Hortik ateratzen den estiloa hainbat estimulu musikalen nahastea da, talde gisa benetan bereizten gaituenaren zerbitzura jarrita, autokritika sozialez josiriko hitz batzuk, norberaren egoa, finkatutako egituren oinarri gisa, sutsuki zalantzan jartzeko.

Ez huts egin!!!