“Merkatu Handia”, sistema ekonomiko nagusiaren aurrean alternatibak bilatzen dituen antzezlana

03/Maiatza/2017 | Noticia

Pez Limbo taldeak sortutako Merkatu handia antzezlana maiatzaren 10ean 19:30etan emango da Iparralde Gizarte Etxeko Beñat Etxepare antzokian. Antzezlanaren bigarrenez ikusiko da Gasteizen, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguneko astean

Neurrigabeko kontsumismoa, beti presaka ibiltzea, iragarki mezuen bonbardaketa, saltoki handi mugagabeak, etengabe errepikatzen diren eskaintzak etab. Hauek dira istorio honen protagonistak aurre egin behar izango dituen egoerak. “Merkatu Handia” adin guztietako publikoari zuzendutako eta umorez josia dagoen antzezlan elebiduna dugu, eta Gasteizen ikusi ahalko da bigarrenez, abenduaren 10ean estreinatu ondoren.

Ainhoa Bilbao Arkotxa, Araban SETEMeko bidezko merkataritzaren arduradunaren hizketan, “estreinaldiak arrakasta handia lortu zuen. Ia erabat bete zen Hegoaldeko Ibañez de Matauco Antzokia”. “Ikuspuntu dibertigarri batetik jorratzen zen kontsumoaren errealitatea, era dinamiko eta arinean. Hau izango da, beraz, antzezlana ikusteko bigarren parada.

Merkatu Handia antzezlanak, era atsegin eta entretenigarrian, Kontsumo Arduratsua eta Bidezko Merkataritza bezalako alternatibak eskaintzen ditu; hauekin kaleko kontsumitzaileek gaur egun sistema ekonomikoak pertsonen ongizatean eta ingurugiroan dituen ondorio kaltegarriei kontra egiteko gaitasuna baitute.  

Antzezlanean zehar protagonistak produktuen atzean dagoenari ipintzen dio arreta, etiketek esaten ez dutenaz ohartarazten saiatzen da… “Ikusleek hausnartu eta beren buruari kontsumo ohiturei buruzko galderak egitea nahi dugu”, dio Edu Hernando, Pez Limbo taldeko kideak.

Gonbidapenen erretiratzea:

Gonbidapenak dohainik eskuratzeko hurbildu SETEM Hego Haizearen egoitzara (San Vicente Paul kalea, 10), Bide Bidean (Foru kalea, 16) edo medicusmundi Araba (Pio XII. Kalea, 18) Bidezko Merkataritza dendetara edo egin erreserbak 945 065447 telefonoan.

Vitoria-Gasteizko Bidezko Merkataritza-Partzuergoaren ekimena da hau (Medicus Mundi Araba, Bide Bidean, Oxfam Intermón eta SETEM Hego Haizea Gobernuz Gabeko Erakundeek osatutako partzuergoa), eta Udalaren laguntza du. Partzuergo honetatik eta biztanleria gasteiztarraren artean kontsumo arduratsu eta justuago bat sustatzen jarraitu nahi da.