¡Vaya tela! antzerkia. Arroparen kontsumoaz hausnarketa umoretsua

26/Apirila/2016 | Noticia

Datozen maiatzaren 6, 7 eta 8an Arabako hainbat herritan (Agurain, Vitoria-Gasteiz y Alegría-Dulantzi) Xucrut Teatre talde kataluniarraren ¡Vaya tela! antzerki lanarekin egongo gara. 40 minutuko iraupena dauka lanak, eta arropa erostera goazenean topatzen garen ohiko egoerekin barre franko egingo dugu, haien jatorriaz hausnartzen garen bitartean: zein baldintzatan ekoiztu ziren?

Sinopsia:
“Galiziako jostunen tailer batean hasita, Asiara bidaiatuko dugu mundu osoko langileen lan-egoera ezagutzera. Bitartean, ezena anitzetan Mariona, Miquel edo Ramón bezalako pertsonaiekin joango gara erosketak egitera ondoko gertaerak topatzen: denda baten sarreran musika karrankariak dantzatzera bultzatzen gaitu, zer behar dugunaz hausnartzera baino; praka “arruntak” janzteko ez daukan denda bat, elkarrizketa bat izan baino lehen orban bat agertu da alkandoran; norbaitek erosiko zain dauden kamiseta batzuk, zintzilikatuta dauden bitartean, ozenki hitz egiten; zuregan bilatzen duena erostera behartzen zaituen ama bat; desio bat pizten duen jantzi bat; joan nahi zenukeen tokira eramaten zaituen erosketa…”

Ahal baduzu, ez izan zalantzarik, mereziko du! Hurbildu zaitez izango diren emanaldietara. Sarrera libre izango da, leku guztiak bete arte:

  • Maiatzak 6: goizeko 11:30etan, Harresi Aretoa (Agurain)
  • Maiatzak 7: 19:00etan, Aldabe Gizartetxea (Vitoria-Gasteiz)
  • Maiatzak 8: 19:30etan, Kultur-Etxean (Dulantzi)

– Ikuzkizunaren trailerra ikusi (katalunieraz) HEMEN