Pasa den azaroan SETEMentzat Al Borde Films ekoiztu duen ‘Fabricando Mujeres’ dokumentala estreinatu genuen. Film horretan ohiko kontsumoaren eta indarkeria matxisten artean dagoen harremana agerian uzten da.
Gai hori kontuan hartuta, 400 pertsona baino gehiagok zuzenean ikuzi ahal izan zuten Itziar Aizpuru protagonista duen filma bere estreinaldi biran, A-25 eta kontsumismo inkontzietearen ‘Black Friday’aren daten inguruan. Zinebi Festibalean eman genuen lehendabiziz, eta ondoren BilboRocken, Gasteizko eta Donostiako emakumeen etxeetan eta Elgoibarko Antzokian eman genuen, egun bakoitzean solasaldiekin lagunduta.
Orain emanaldi gehiago antolatzeko eskaerak jasotzen ari gara, eta gehiago jaso nahi ditugu. Kolektibo baten parte bazara eta interesaturik bazaude, idatzi info@fabricandomujeres.org helbidera eta emanaldi bat antolatzeko data bat bilatuko dugu elkarrekin. Urtarriletik aurrera jarraituko dugu biran!
Horrez gain, ‘Fabricando Mujeres’ek doku-web zatia ere izango du. Gure asmoa martxoaren 8rako aurkeztea da. Dokumentala ikusteko aukera emateaz haratago, plataforma parte-hartzaile bat izango du. Horren barruan kontsumitzean nabaritzen dituzuen indarkeria matxistak salatzea eta horiei buelta emateko proposamenak biltegi bateko guneak izango dira.
Berehala berri gehiago izango ditugu, laster arte!

