Arropa Garbia Kanpainaren aktibistek kale-ekintza bat abiatu zuten, ehungintzaren langileek lanaldietan pairatzen dituzten alditxarrak agerian utzi zituzten.
Aurreko ostiraleko arratsaldean ehungintzaren langileek kobratzen dituzten pobreziazko soldatez ohartarazi eta soldata duinak aldarrikatzeko kale-ekintza bat burutu zuten Arropa Garbia Kanpainaren hainbat ekintzailek. “Konortea galtzeko prezioak!” izenburupean egin zuten Gasteizko erdigunean, Black Friday eguna ospatzen ari zen bitartean.
Ospe handiko marka baten arropa dendaren erakusleihoan egin zuten ekintza. Horren kristaletan neurri errealeko hiru pertsonen argazkiak itsatsi zituzten. Argazkietan agertzen zirenek konortea galdu duten langileak irudikatzen zuten. Modu horretan, Black Friday-k bultzatzen duen kontsumismo irrazionala eta arropa ekoizten den fabriketan ematen diren langileen alditxarrak lotu zen.
Alditxar horiek faktore desberdinen ondorio dira. Langileek ezin dituzte haien buruak ondo elikatu miseriazko soldatak kobratzen baitituzte. Lanaldi luzeegiak gehitu behar zaizkio goera horri, askotan lanordu extra egitera behartuta. Nekeak eta desnutrizioak ekintzan isolatutako alditxarrak eragiten dituzte.
H&M-ren kasua
Errealitate horrek bere jantziak ekoizten dutenei soldata duinak ordaintzeko H&M-ri zuzendutako eskaerarekin bat egiten du. H&Mk 2013an soldata duinak ordaintzeko konprimisua hartu zuen, baina ezagutzera eman berri den Arropa Garbia Kanpainaren Turn Around, H&M! ikerketak pobreziazko soldatak ordaintzen jarraitzen duela agerian uzten du. Ikerketa horretan Indian hiru elkarrizketatuetatik batek eta Kanbodian bi herenek pairatu dituzte alditxarrak lanean.
“Turn Around, H&M!” nazioarteko kanpainaren barruan dagoeneko 135.000 sinadura bildu dituen online eskaera abiatu zen.
– Kontsultatu HEMEN Arropa Garbia Kanpainak atera berri duen H&M-ren inguruko soldaten ikerketa.
#ErosketarikGabekoEguna-ren kale ekintza
Ekintzan banatutako flyer-a
Ekintzan banatutako flyer-a