30 urte aztarna uzten

27/Martxoa/2018 | Noticia

1988an, garapenerako 11 GKEek Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundea osatu zuten. Helburua modu koordinatuan aritzea zen, hausnarketa eta eztabaidaren bitartez, jarduera koherente zein eraginkorragoak bultzatuz. Garai hartan, euskal gizarteak eskatuta eta akuilatuta, erakunde publikoak garapenerako lankidetzara aurrekontua bideratzen hasi ziren, baita helburu horrekin euren politika eta esku-hartze propioak diseinatzera ere. Helburu bakarra beraz, inor bazterrean uzten duen eredutik haratago, milaka kilometrotara bizi diren milaka pertsonek ere, bizitza duina izan zezaten.

Egun, 80 erakundeek osatzen dute gure sarea eta elkarrekin kalitatezko garapenerako lankidetza sustatzea eta gizartearen eraldaketan eta elkartasun kultura bultzatzen laguntzen dugu, baita pobrezia eta desberdintasunak sortzen dituzten egiturak aldatzen ere.
2018an, Euskadiko lankidetza-politikek 30 urte betetzen dituzte ere. Orain dela hiru hamarkada, gizarte moduan konpromiso bat hartu genuen eta Euskaditik gure mugetatik urrun gertatzen zenari ere arreta jarri behar geniola erabaki genuen, inoren minari ezin geniola entzungor egin, hain zuzen ere.

Erakunde publikoek, garapenerako GKEek eta herritarrek elkarrekin egindako ibilbideak utzitako aztarna ezabaezina da. Beraz, Unax Ugalde, Gorka Otxoa eta Maribel Salas aktoreek; Jordi Évole, Gervasio Sánchez eta Rosa María Calaf kazetariek; Iban Garate komunikatzaileak; La Otxoa eta Francis Díez abeslariek; Virginia Imaz pailazo eta kontalariak; Morena Herrera aktibista feministak; eta Eva Arguiñano gozogileak bat egin nahi izan dute ospakizun honekin bideo honen bitartez.

Zorionak eta bejondeizula!

Autor: Coordinadora ONGD Euskadi