Urte berri honetan elkartasunaz blai nahi zaitugu. Horregatik, proposamen bat dugu zuretzat… Beste behin ere, elkartasun auzolandegien prozesuarekin hasiko gara! 1992 urtetik burutzen ditugu, eta aurten Latinoamerikako herrialde batera (Kolonbia, Mexiko, Ekuador) bidaiatu eta garapenerako proiektu bat ezagutzeko aukera emango dugu, SETEMekin lankidetzan diharduen erakunde batekin elkarlanean.
Eskarmentu eraldatzaile honen izen-emate epea otsailaren 8an itxiko da, eta otsailaren 16an hasiko da prozesua. Egun horretan auzolandegiak aurkeztu, zalantzak argitu eta prozesuaren lehenengo pausuak emango digutu. Gasteizko Simone Beauvoir Elkarteen Etxean elkartuko gara horretarako. Etorri nahi baduzu formulario honetan eman behar duzu izena.
Elkartasun auzolandegiekin taldeko prestakuntza-, kontzientziazio- eta trebakuntza-prozesu bat igaro ostean, uztailean edota abuztuan (hilabete bat edo bi) sentsibilizazio-esperientzia bat bizitzeko aukera ematen dugu. Esperientzia hau bizitze aldera, prestakuntza prozesu hau bidaia bera bezain garrantzitsua dela jotzen dugu.
Eraldatuko zaituen bidaia hori beste errealitatu batzuk ezagutu nahi dituen eta elkartasunean eta lankidetzan interesatuta dauden 21 urtetik gorako pertsona guztiei zuzenduta dago. Ekimenaren xedea ez da hegoaldeko proiektuetan “laguntzea”; trukaketaz, bizikidetzaz eta lankidetzaz ikastea… eta (nork bere burua) eraldatzea baizik.
Uda desberdin eta eraldatzaile honetara animatuko zara? Eman izena formularioan edo, zalantzarik baduzu, deitu 945120746 zenbakira edo idatzi formacion.euskadi@setem.org helbidera. Zure zain gaude!
Kontsultatu HEMEN informazio gehiago eta bidaiatu ahal izateko bete beharrekoak.
– Eman izena elkartasun auzolandegien prozesuari hasiera emango dion jardunaldirako HEMEN