2018ko Elkartasun Auzolandegiei buruzko bilera informatiboak

12/Otsaila/2018 | Noticia

Zerbait berririk egitea gustatuko litzaizuke datorren udan? Elkartasun auzolandegietara bidaiatzean planteatu diozu noizbait zeure buruari? Aukera hori ematen dizugu SETEMetik, 21 urtetik gora badituzu. Beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera ematen dugu, Latinoamerikan lan egiten dugun elkarte kideen eskutik.

Erakargarria egiten bazaizu eta xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, prestatu ditugun bilera informatiboetara etortzera gonbidatzen zaitugu. Zure galderak eta zalantzak erantzun, eta datorren uztaila eta abuztuan bidaiatzeko eskatzen ditugun betebeharrekoak eta jarraitu behar den prozesua azalduko dizkizugu.

Bilerak martxoaren 2an burutuko ditugu, arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara, Bilbon (Grupo Vicente Garamendi, 5) eta Gasteizen (San Vicente de Paúl, 10) ditugun egoitzetan. Interesa duen pertsona orori daude irekita bilera horiek, eta bertan zalantzak argitu, aurretik SETEMeko elkartasun auzolandegietara bidaiatu dutenen lekukotzak ezagutu edota nor garen deskubritu ahalko dira.

Bileretara joateko gogoak bai baina astirik ez baduzu, idatziguzu genero.euskadi@setem.org helbidera eta zurekin jarriko gara harremanetan.

– Elkartasun Auzolandegiei buruzko informazio gehiago HEMEN