2. urteurreneko ekimenetan parte har ezazu!

23/Apirila/2015 | Noticia

Apirilaren 24an Rana Plazan (Bangladesh) gertatutako ezbeharren 2. urteurrena izango da, non 1.000 langile baino gehiagok bizia galdu egin zuten. Bertako lengileek marka transnazional horien atzean dauden lantegietan egiten zuten lan, oso lan baldintza latzetan. Europako, Amerikako eta Asiako kaleak oroimena landuko dute egun hartan, hildako langile horiei guztiei prestatutako omenaldian. Oraindik ez da jaso ordainketarik errudun diren horiengandik, hainbeste sufrimendu eragin ondoren.

Euskadiko Arropa Garbia Sarea Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxarekin ere bateratu egin dira protesta mundial honetan:
– Bilbo: 12:30 Biribila plazan ZUMBATOIA + EKINTZA
– Donostia: 12:00. Alderdi Ederren ZUMBATOIA eta 13:00 San Martin Merkatuan EKINTZA
– Gasteiz: 18:30 Benetton dendaren aurrrean (Foru kalea, 21) KONTZENTRAZIOA (SETEM)  eta 19:00 Foru plazan ZUMBATOIA (EH Emakumeen Mundu Martxa)

PARTE HARTU! Zumbatoiako koreografia ikusteko klick egin ezazu HEMEN

Mila esker zure parte hartzeagatik!