‘Indarkeria kontsumitzen dugu?’ azterlanaren aurkezpena Ermuan

02/Ekaina/2016 | Noticia

Datorren hilaren 7an, asteartea, Ermuan izango gara Indarkeria kontsumitzen dugu? azterlana ezagutzera emateko. Aurkezpena herriko Emakumeen Topalekuan izango da, arratsaldeko 18etan.

Pasa den otsailaren 24an Indarkeria kontsumitzen dugu? azterlanaren emaitzak ezagutzera eman genituen. Lan horrekin, egiaztatu nahi izan dugu zer harreman dagoen indarkeria matxisten eta kontsumo arruntaren artean. Analisi honen emaitzek islatzen dute kontsumoan indarkeria matxistak naturalizatuta eta barneratuta daudela eta normaltzat jotzen direla gure gizartean, behin etxeko produktuen, estetika-produktuen eta hirietako mugikortasunaren kontsumoan azaltzen diren indarkeria matxistak aztertuta.

Aurkezpen honen bidez azterlanaren emaitzak ezagutzera emango ditugu Ermuan. Zuen zain egongo gara!

– Azterlan osoa irakur dezakezu esteka HONETAN.