‘Finantzak eta genero desberdinkeriak’ azterlanaren aurkezpenak

02/Otsaila/2016 | Noticia

Datorren otsailaren 11an (osteguna), ‘Finantzak eta genero-desberdinkeriak’ azterlana aurkeztuko dugu Gasteizen. Montehermoso Kulturgunean izango da, Betolaza Aretoan, arratsaldeko 18:30etan.

Azterlanaren ondorioak ikusita esan daiteke matxismoa finantzen sistemako fenomeno bat dela, normalean esparru horretako desberdinkeriak nabarmentzen ez diren arren. Izan ere, finantza-erakundeek oztopo gehiago jartzen dizkiete emakumeei gizonei baino hainbat finantza-produktu eskuratu nahi dituztenean (hala nola kreditu pertsonalak, hipotekak edo negozio-kredituak).

Azterlanaren ondorioak ezagutu nahi badituzu Gasteizen edo Donostian burutu ditugun aurkezpenetara gonbidatuta zaude. Bestela, txostenaren laburpena daukazu ikusgai hemen.

Txosten osoa ere ikusgai hemen.

Sarrera libreak izango dira, leku guztiak bete arte.

Gasteizen: Otsailaren 11an (osteguna), 18:30etan. Montehermoso Kulturgunean (Betolaza Aretoa)

Donostian: Martxoaren 3an (osteguna), 19etan. Emakumeen Etxean