Aurreko maiatzaren azken egunetan eta ekainaren lehengoetan “El Ágora de las mujeres. Una iniciativa para vivir sin violencias” egitasmoa abian jarri genuen Medellin-en, Mujeres Que Crean erakundearekin batera eta Basauriko Udalaren finantzazioari esker. Aurten eta datorren urtean garatuko da egitasmoa.
Hiri kolonbiarreko 30 emakume aitzindarikin eta arlo desberdinetako ikasleekin eraiki da prestakuntza eskola bat, non pedagogia eta esperientzien bidez prozesu bat osatuko duten. Inaugurazio saioa maiatzaren 26an burutu zen.
Hamabostaldiro bilduko dira, 6 orduko sasoietan eta lan taldeak osatzen, urtebetez. Gainera, mintegia, topaketa eta itxiera ekitaldi bat egingo dira. Azken helmuga lau unibertsitatekin loturak sortzea izango da, emakumeen kontrako indarkeria saihesteko eta salatzeko ekintzak eramate aldera, eta azkenik, emakumeen gorputzei buruzko hausnararazteko komunikazio estrategia egingo da. Hori guztia emakumeen kontrako indarkeria legitimatzen eta naturaltzat jotzen duten faktore sozio-kulturalak, politikoak eta juridikoak eraldatzeko asmoarekin, emakumeak Medellingo egile politikotzat onartzeko.
Orain arte burututako saioen argazki galeria bisita daiteke ESTEKA HONETAN. Bertan, antzinako agora grekoa irudikatzen duen esparrua ikus daiteke, gaur egun emakumeek adierazpen sozial eta politikoak elkartzeko gune bezala.
– El Ágora de las Mujeres egitasmoko bloga
– Saioen irudi galeria HEMEN