Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin batera Gasteiz en Conexión ekimenaren aurtengo edizioan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Urtero bezala, gasteiztarren eta munduaren eta elkartasun globalaren arteko lotura balioestu eta sustatu xedea duen jarduera da.
Aurten, “Eraldaketa lapikoan: nutriendo el cambio” izenburupean, programak kontsumoa, erresilientzia, jasangarritasuna eta elkartasuna izango ditu ardatz gisa; garai honetan gure gizartea markatu duten eta markatzen ari diren hainbat alderdi, hain zuzen ere.
Horren harira, Ana Urrutia kazetariak gidatuko gaitu topaketa honetan. Era berean, tokiko eta nazioarteko lekukotza inspiratzaileak partekatuko ditugu: Makita Elkartea (Ekuadorea), Carro de Combate, Ecologistas en Acción, BioAlai eta Bionekazaritza. Gainera, aho-zapore onarekin amaitzeko, SLOW FOODen eskutik dastaketa bat egingo da.
Non eta noiz? Ostegunean, azaroak10, 18:00etan, Aldabe antzokian.
Gustura jakingo dugu berriro ere elkarrekin gaudela honetan.
Zuen zain egongo gara!