foto de Irati Mogollón en un encuentro

Etxebizitza kolaboratiboak eta zahartzea Irati Mogollonekin Basaurin eta online

15/Urtarrila/2025 | Albisteak, Factoría de Valores, Kategoriarik gabe

SETEMek eta Sagarrak Ekologista Taldeak Basaurin abiatuko ditugun etxebizitza-eredu alternatiboetara hurbiltzeko bi jarduetara etortzera animatu nahi zaituztegu. Giza beharrak asetzen dituzten bizitzeko moduak bilatuko ditugu, inbertsio-funtsen, bankuen eta jabe handien irabazi-premien ordez.

Bi jarduera horietan Irati Mogollón soziologoa izango da, etxebizitza kolektiboen prozesuak errazten eta adinekoen ahalduntzean espezializatua, eta Arquitecturas del cuidado. Hacia un envejecimiento activista liburuaren egilekidea.

Hilaren 21ean, asteartea, Posible al da komunitatean bizitzea? Kasu praktikoak, esperientziak, baldintzak eta etxebizitza kolaboratibo motak topaketa abiatuko dugu. Pozokoetxen izango da arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Gure egungo etxebizitza-errealitateei buruz hausnartuko dugu, errealitate horiei aurre egiteko estrategia kolektibo posibleak detektatuko ditugu eta Europan zeharreko etxebizitza kolaboratiboen kasuak aztertuko ditugu. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.

Asteazkenean, hilaren 22an, Zaintzaren arkitekturak eta zahartze aktibista izeneko online tailerraren txanda izango da, 18:00etatik aurrera. Doakoa izango da, baina izena eman behar da. Zaintza kolektiboari dagokionez toki bakoitzean dauden egiturak aztertuko ditugu, baita egitura horiek nolakoak izatea gustatuko litzaigukeen eta horiek gauzatzeko zer ekintza-ahalmen dugun ere. Doako jarduera da, baina formulario honetan izena eman behar da.

Interes handieneko hitzordua da inoiz horrelakorik bere buruari galdetu dion pertsona ororentzat: Nolakoak dira zaintzaren egiturak eta nolakoak izatea gustatuko litzaiguke? Zer izango da gutaz adinekoak garenean? Nork zainduko gaitu? Nire seme-alabek zainduko naute? Eta umerik ez badut? Eta ez badut nahi? Egoitza geriatriko batera joan beharko dut? Eta beldurra ematen badit? Ba al dago alternatibarik?

Animatu parte hartzera! Zure zain gaude!