Kanpainak

SETEMen ahalegintzen gara injustiziak ikusarazteko eta benetako alternatibak sustatzeko, mundu berdinagoa eraikitzeko. Sentsibilizazio-, ikerkuntza- eta salaketa-kanpainen bitartez egiten dugu.

Gure kanpainek lotura dute kontsumoarekin zein ekoizpenarekin. Eredu kontzienteagoak eta arduratsuagoak suspertzen dituzte, irizpide etikoak, sozialak, kulturalak eta ingurumenekoak aintzat hartzen dituztenak.

Kanpainak egiten ditugu ehunkien industriaren aurka, langileak esplotatzen dituztela salatzeko, finantza-sektorearen eta haren inbertsio eztabaidagarrien aurka (armamentua, zalantzan jarri diren ingurumen-proiektuak), indarkeria matxisten eta kontsumoaren arteko lotura agerian utzi dugu...

Injustizia horien berri ematen dugu eta indarrez jotzen dugu hedatzearen alde eta indarrean dagoen sistema ekonomikoaren benetako alternatibak sortzearen alde, mundu bidezkoagoa eraiki ahal dugula sinesten duzuen pertsona guztien laguntzarekin.

Ezagutu zehatzago abian ditugun kanpainak eta hartu parte!

Gure kanpainak

ropa-limpia-AD

Arropa Garbia

Mundu osoan ehunkien sektoreko langileen eskubideak sistematikoki urratzen dituztela salatzen dugu eta presioa egiten diegu enpresei zein instituzioei, egoera hobetze aldera.
banca armada

Finantza Etikoak

Armen industriaren eta finantza-sektorearen arteko loturak salatzen ditugu eta, balio feministetatik abiatuta, banka etikoko alternatiben prestakuntzan parte hartzen dugu.
COMERÇ JUST

Bidezko Merkataritza

Nekazaritza ekologikoko ekoizpen-sistemetan eta konfiantzazko eta gertutasunezko harremanetan oinarritzen den elikagaien ekoizpen-, banaketa- eta kontsumo-eredua babesten dugu. Halaber, bidezko merkataritza sustatzen dugu gure inguruan errotuta dauden produktuetarako alternatiba komertzial gisa, behar dituzten baldintza klimatikoak direla medio, urrutiko tokietan ekoitzi behar direnak.
consumimos-violencia

Indarkeria kontsumitzen dugu?

Kontsumo arruntak dakartzan indarkeria matxistak ikertu eta salatzen ditugu. Indarkeria matxistarik gabeko alternatibak sortzeko eta hedatzeko espazioak eratzen ditugu. «Fabricando mujeres» dokumentalean bildu ditugu.