Boluntariotza

Zu zeu tartean sartu eta gure kanpainetan aktibista izan nahi duzu? Parte hartu nahi duzu gure elkartean? Gure barne-prestakuntzetan izan? Izan zaitez munduan ikusi nahi duzun aldaketa gure boluntariotzan parte hartuz.

Gurekin errealitatea eraldatzera gonbidatu nahi zaitugu. SETEM Hego Haizea boluntariotza-elkarte bat da eta zuk lagundu ahal diguzu. Egoitzak ditugu Gasteizen, Bilbon eta Donostian eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoan egiten ditugu kontsumo kritikoari, arduratsuari eta eraldatzaileari buruzko jarduerak.

Hainbat espaziotan parte har dezakezu boluntario gisa SETEMen. Kanpainetan parte hartuz, kaleetako ekintzak asmatuz, gure prestakuntza-eskaintzan eta komunikazio-zereginean parte hartuz, sareak eta itunak osatuz kontsumo arduratsuaren esparruko elkarteekin eta elkarte feministekin...



Nola parte hartu?

Gure edozer espaziotan parte har dezakezu ahal duzun denbora emanez. Ez duzu zertan kide izan behar.

Bat egin nahi baduzu, idatzi voluntariado.setem@gmail.com helbidera eta boluntario bat harremanetan jarriko da zurekin, elkar ezagutzeko, SETEM Hego Haizean nola parte har dezakezun azaltzeko eta zure galderak argitzeko. Zalantzarik izanez gero, egin dei 945120746 telefono-zenbakira.

Zure zain gaude!