Mediterraneoko militarizazioaren eta mugetako gerren finantzaketa txostenaren aurkezpena Bilbon

15/Martxoa/2023 | Finantza etikoak

Banka Armatua kanpaina, SETEM, Gerra Hemen Hasten Da, Bizkaiko SOS Arrazakeria – SOS Arrazakeria, KEM-MOC Bilbao, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Ekologistak Martxan eta Centre Delàs d ‘Estudis per la Pau elkarteek antolatutako ekitaldi batean, martxoaren 16an, osteguna, Bilbon, «Mediterraneoko militarizazioaren eta muga-gerren finantziazioa» izango dugu hizpide.

Ekitaldian Centre Delàs-en txosten berria aurkeztuko da, izenburu berarekin, eta ostiral honetan aurkeztuko da, BBVAren Akziodunen Batzarrarekin batera. Izan ere, aurten ere Banka Armatua Kanpainaren kideok entitatearen armagintzako inbertsioak salatuko ditugu batzar horretan. Eztabaida Ekoetxean (Pelota kalea 5, Bilbo) izango da, arratsaldeko zazpietan.

Banku espainiarrak eta mugen militarizazioa

Europar Batasunak bere mugetatik sartzen eta irteten diren pertsonak gero eta gehiago kontrolatzeko joerari eusten dio, mugak gero eta zeharkaezinagoak izan daitezen, haien militarizazio fisiko eta mentalaren aldeko apustu argi baten bidez. Aldi berean, azken urteotan areagotzen ari da gaizki deritzona “errefuxiatuen krisia” pertsona askok beren jatorrizko herrialdeetatik emigratzen dute gatazka sozial eta armatuekin lotutako hainbat arrazoirengatik, eta Europako mugetara iristen direnean, beren eskubideak urratzen dituen eta berriz biktimizatzen dituen gotorleku bat aurkitzen dute. Pertsona horietako batzuek bizia galtzen dute hainbat herrialdetatik igarotzean, gure mugetara iritsi arte, batzuk muga-pasaguneetan bertan, zeharkatzen saiatzen direnean, eta horietako asko Mediterraneo itsasoan hiltzen dira, Europar Batasuneko herrialdeen pasibotasunaren eta zabarkeriaren aurrean.

Txosten honek, Espainiako bankuek nola finantzatzen duten Mediterraneoko muga-gerra erakusten du. Itxura guztien arabera, haien laguntzarik gabe, ezin izango lirateke hegoaldeko mugan ekintza militarrak, segurtasunekoak eta kontrolekoak gauzatu, eta ekintza horiek oso dokumentatuta daude eta milaka pertsona hiltzen dituzte urtetik urtera. Banku nagusiak, batez ere BBVA eta Banco Santander, beraz, gaur egungo tragediarik nabarmenenetako baten erantzuleak dira. Eta banku horien bezeroak garen heinean, litekeena da gure diruarekin egiten ari direla.