Transformando el territorio desde la agroecología: Medellín y Arabako Lautada
Detalles del evento
Baliabideen urritasunak etorkizunerako markatutako testuinguruetara egokitzeko behar diren estrategien artean, lurraldea agroekologiaren bidez kudeatzea funtsezkoa izan daiteke. Lurraldea agroekologiaz kudeatzeak aukera ematen du
Detalles del evento
Baliabideen urritasunak etorkizunerako markatutako testuinguruetara egokitzeko behar diren estrategien artean, lurraldea agroekologiaren bidez kudeatzea funtsezkoa izan daiteke. Lurraldea agroekologiaz kudeatzeak aukera ematen du gure ingurua zaintzeko eta dinamizatzeko, bioeskualde jakin batean eskuratu ahal diren baliabideetara egokitzen den jarduera ekonomikoaren bitartez.
Agroekologiaren bitartez lurraldea eraldatzeko, nekazaritzako elikagaien kateko mailak pixkanaka birlokalizatu behar dira eta nekazaritzako ekoizpen-prozesuen trantsizioa egin behar da kudeaketa agroekologikorantz. Jasangarritasuna lortzeko, elikagaien ekoizpenaren, banaketaren eta kontsumoaren maila guztiak hartu behar dira barne: ekoizleak, herritarrak, erakunde zibilak eta politikoak, baliabide naturalen antolamenduaren eta kudeaketaren parte izan behar dira.
Gure lurraldeari ikuspegi hori aplikatu diozaiokegu? Zer aukera ekarriko dizkigu hura aplikatzeak? kartografia sozialaren bidez egin dugun lana jardunaldi honetan azalduko dugu, Arabako Lautada Kuadrillako lurraldeak zer baliabide zehatz dituen eta agroekologiaren bitartez eraldaketa-ikuspegi hori eman ahal zaion ikusi nahi izan dugu. Agroekologianzko trantsizioan kontuan hartu behar diren gaiei buruzko orientabidea ematen duen metodologia zertan datzan azalduko dugu ere bai.
Hora
(Martes) 09:45 - 00:15
Lugar
Zalduondoko udaletxea