Lantegia: Orratz-elkarrizketak: Ehun-ekintzako lantegia gorputzari eta indarkeriari buruz
Detalles del evento
Lantegi honetan, gogoeta egingo dugu gure gorputzak zeharkatzen dituzten indarkeriei buruz. Lehen saioan, gure gorputzetan modaren eta estetikaren bidez gertatzen diren indarkeria matxistez arituko gara,
Detalles del evento
Lantegi honetan, gogoeta egingo dugu gure gorputzak zeharkatzen dituzten indarkeriei buruz. Lehen saioan, gure gorputzetan modaren eta estetikaren bidez gertatzen diren indarkeria matxistez arituko gara, ehun-collageko praktika bat eginez, brodatua, argazkia eta ilustrazioa bateratuta. Bigarren saioan, arroparen ekoizpen eta kontsumoari buruz arituko gara elkarrizketan. Zer dio gure arropak gutaz? Badago modurik merkatuak inposatutako arropa-kontsumoa deseraikitzeko? Gogoeta horren inguruan, ehunezko narratibako praktika bat egingo dugu, parte-hartzaile bakoitzak eramango duen jantzi baten gainean, ezarkinen teknika eta brodatua bateratuta.
Emakumeei* zuzenduta
Noiz? Apirilak 21 eta 22, ostirala 16:00etatik 19:0etara, eta larunbata 9:00etatik 14:00etara
Non? Sarobe (Urnieta)
Prezioa? Dohainik
Izen-ematea? Formularioa (hemen klik egin)
Jarduera hau Bagara talde feministarekin batera antolatzen da
Prestakuntza-emaileak:
Mottainai.ZGZ kolektibo bat da, ikuspegi feminista eta komunitarioa duen ehun-artea sustatzen duena. Horrela ekarpena egiten dugu bizitzaren errespetuan oinarrituriko gizarte bat eraikitzeko, hain zuzen, aukera etikoa, harremanezkoa, politikoa eta ekonomikoa den errespetu batean. Gure gizartearen erronkei aurre egiteko ekintza soziokulturalak egiten ditugu batez ere. Zaragozan HILAKU ehun-artearen urteroko topaketa antolatzen dugu, estatuko zein nazioarteko artistak eta kolektiboak bilduta. Aracnología Social deritzon proiektua garatzen ari gara: ehun-arteko laborategi bat, Harinera.ZGZ arte komunitario zentroan. Ikastaroak ematen ditugu hainbat ehun-teknikaren inguruan, baita ehunezko narratibako mintegiak ere, ikerketa sozial komunitariorako metodologia gisa.
Hora
21 (Viernes) 16:00 - 22 (Sábado) 14:00
Lugar
Sarobe, Urnieta