Umorezko bakarrizketa honek oso serio hitz egiten du sistemak bultzatzen dituen kontsumo moduez. Kontsumismoa, genero-estereotipoak, indarkeria eta esplotazioa bat datoz feminitate obedientearekin, maitasun erromantikoaren asmakizunarekin eta hiltzen, pobretzen eta ergeltzen gaituzten zaintza-ereduen ezarpenarekin.
Sarrera doakoa da baina tokia erreserbatu behar da, formulario honen bidez.
Balio Faktoriaren 2021-22 ikasturteko inaugurazioa izango da ekitaldi hau.