Ikastaroa: Txirigota Feminista Muskizen

22ene(ene 22)10:0026feb(feb 26)13:00Ikastaroa: Txirigota Feminista Muskizen(enero 22) 10:00 - (febrero 26) 13:00 Muskiz, Gaztegune

Detalles del evento

Prozesu horretan, emakume talde batek kontsumoen eta indarkeria matxisten arteko harremanari buruz hausnartuko du, eta harreman horrek sortutako korapiloa askatzen saiatuko da: zenbat aldiz sentitu zara umiliatuta emakumeen gorputzak autoak edo beste produktu batzuk saltzeko erabiltzearen aurrean? Gogoratzen duzu nola sentitzen zaren gustoko dituzun arropa jakin batzuk janzteko lodi samar zaudela? Pentsatu al duzu zer nolako lan-baldintzak dituzten hain merke saltzen duten sasoiko arropa hori egiten duten emakumeek?

Aste batzuetan emakumeak bilduko dira hausnarketa egiteko eta mezu kolektibo bat sortzeko. Espazio bat, non beraien ahots anitzek indarrez beteta proiektatuko diren. Era horretan, txirigota moduan, kontatuko dute zer ikuspegi eta posizio feminista duten egunero agertzen diren indarkeria horien aurrean, ia konturatu gabe agertzen direnak: gure elikadura- eta mugikortasun-ohituretan, etxeko produktuen, ehunen eta kosmetikoen kontsumoan, besteak beste.

Mónica Núñez La Flamencura Todo lo-cura taldeko kideak gidatutako prozesu bat izango da, jakinminaz eta alaitasunez. Berak bultzatuko gaitu sortzera, abestera eta, batez ere, kontatzera, ondo edo ez hain ondo abesten dugunak.

Urtarrilak 22 eta 29, Otsailak 19 eta 26 (10:00-14:00)

Informazioa eta tokien erreserba: malvalokataldefeminista@gmail.com

Hora

Enero 22 (Sábado) 10:00 - Febrero 26 (Sábado) 13:00

Lugar

Muskiz, Gaztegune

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *