Hazitik platerrera: desberdinkeriak eta alternatibak

28nov18:3020:00Hazitik platerrera: desberdinkeriak eta alternatibakElikadura-burujabetza nekazaritzako elikagaien sistema bidezkoa lortzeko18:30 - 20:00 Zuiako udaletxea

Detalles del evento

Egungo elikagaien ekoizpen- eta kontsumo-sisteman, gero eta zailagoa da gure ingurunean ekoizten diren elikagai osasuntsuak kontsumitzea. Sarritan, hemen jaten duguna beste herrialde batzuk jazarriz lortzen dugu. Horregatik, besteak beste, elikagaien ekoizpen- eta kontsumo-sistema eraldatzeak garrantzi handia bereganatu du. Horri buruz, hain zuzen ere, arituko gara jarduera honetan. Isa Álvarezen laguntzaz, elikadura-burujabetzan oinarritutako eredu bat eraikitzeko bideak aztertuko ditugu; bertoko baserritar eta ekoizleen, bereziki emakumeen, protagonismoa aitortzen duen eta elikadura osasuntsu bat izateko eskubidea bermatzen duen eredu bat alegia. Gainera, eredu horren eraikuntzan feminismoak egin ditzakeen ekarpenak ere izango ditugu hizpide; hau da, dibertsitatearekiko errespetuan, elkar zaintzan eta erantzunkidetzan oinarritutako harremanak sustatzea; lanaren banaketa sexualaren aurka borrokatzea, etab.

Jarduera gazteleraz izango da eta Laia Eskola eta Zuiako Udalarekin antolatu dugu.

Hora

(Lunes) 18:30 - 20:00

Lugar

Zuiako udaletxea

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *