Zer ezkutatzen du #FastFashion delakoaren publizitate distiratsuak? Erakusketa honetan gure arroparen harietatik tira egingo dugu ehungintzaren industria mugiarazten duten esplotazio mekanismoak ezagutzeko. Izan ere, industria hau geroz eta gehiago hazten ari da, eragiten dituen kalte ekologiko eta giza sufrimenduei ez ikusiarena egiteari esker. Arroparen ekoizpen zein kontsumoari loturiko indarkeria matxistak esploratuko ditugu, baina, batez ere, emakume langileek burututako borrokak eta erresistentziak izango dira aztergai, baita nazioartean laguntzen dieten sareak ere: Arropa Garbia Kanpaina. Hurbil zaitez eta emaiozu buelta zure janzkerari!